Hezkuntza eta prebentzioa

 

psicokide-talleresPsicokidek tailer hauek garatzen ditu epe luzarora prebentzio hezkuntzak laguntza profesionala murrizteko asmoz, garapen osasuntsua sustatzen ez duten portaerak saihestuz.

Horregatik, Eskola, Asoziazio eta Udaletxeetatik aparte, gure instalazioetan ere eskaintzen ditugu, topaguneak sortuz bizitzako momentu garrantzitsuetarako beharrezkoak diren tresnak bereganatu ahal izateko (sustantzien kontsumoa, familiara pertsona berri bat iristea, pertsona nagusien zainketa, etabar.).

Bi orduko iraupenarekin, beti dudei eta beharrei erantzuteko prest egongo gara etortzen diren guztientzat.

Gainera, guraso talde bat bazarete, topagune bat egiteko lekua izanez (etxe bat, alokatutako sala bat, txoko bat, etabar.) eta denon artean kontsuta pertsonalizatuetarako momento bat sortu nahi baduzue, Psicokidetik bertara hurbiltzen gara.

Informazio gehiago nahi izanez gero, inskribatu edo jarri zaitez gurekin harremanetan emaila edo telefono zenbakiaren bidez.

 

Haurtzaroa eta Nerabezaroa

► 0 Eta 3 Urteren Arteko Garapena: Jaiotzetik hiru urte arte garatzen diren baliabide kognitibo, motore eta sozialak ikasi.

► 3 Eta 5 Urteren Arteko Garapena: Hiru urtetatik bost urte arte garatzen diren baliabide kognitibo, motore eta sozialak ikasi.

► Haurtzaro Eta Nerabezarorako Emozio Adimena: Jolas desberdinei esker ingurunean gertatzen diren gauzez kontziente eta kritikoa izaten irakatsi, bertako elementu guztiak ulertzen.

► Azterketen Antsietatea: Momentu hauek eragiten duten ondoezari aurre egiteko eta ulertzeko behar diren baliabideak eskuratu.

► Drogen Kontsumoaren Prebentzioa: Pentsaera faltsuak eta ondorio errealak, kontsumoaren prebentzio estrategiak, eta azkeneko hau emanez gero, ondorioen prebentzioa.

Helduaroa

► Adimen Emozionala: Bizitzako esperientzia ikuspuntu desberdinekin egiaztatu, sentimenduak eta pentsaerak kudeatzen eta ulertzen ikasten den heinean.

► Antsietatearen Erabilera: Baliabide berriak erabiliz, ondoezeko egoerei aurre egin eta kudeatu ahal izan.

► Erlaxazio Tailerra: Fisiko eta psikologikoki urduri jarri dezaketen momentuetarako erabili ahal diren tresnak.

► Zure Autoestima Hobetu: Bakoitzaren puntu positiboak indartu eta ikusgai egin landu behar diren besteak bere ondorioak gutxitzeko.

► Gaitasun Sozialak: Asertiboki komunikatu, hau da, gai desberdinak noiz eta nola azaldu behar diren jakin, besteen iritzia errespetatuz, bakoitzarenak defendatzen diren bitartean.

► Laneko Estresa: Burnout: “Erreta” edo kantsatuta dagoen langileari bere bizi kalitatea hobetzeko eta estresa jasateko eta aurre egiteko behar diren tresnak erabiltzen ikasi.

► Erretzeari Usteko Estrategiak: erretzeari usteko motibazioa handitzen duen estrategia bat bilatu eta garatu, abstinentziaren ondorioak gutxitzen diren bitartean.

► Komunikazio Eta Euste Gaitasunak: Ikasi nola eta noiz azaldu behar diren iritziak modu egoki batean, besteak zure mugak gainditu gabe.

Gurasotasuna

► Gurasoen Jokaera 0-2 Urteetan: Umea bi urte egin arte bere garapena onena izan dadin erabili behar diren tresnak ikasi.

► Gurasoentzako Trebetasunak Eta Gaitasunak: Umeak ulertzeko, hezitzeko eta eurekin komunikatzeko era entrenatu.

Hirugarren adina

► Oroimenerako Eta Bururako Ariketa Tailerrak: Ariketen bidez, oroimena indartu gaixo desberdinak galarazten laguntzeko.

► Dementziak: gaixotasun hau sakontasunez ezagutu, sintoma desberdinak lantzeko erabili ahal diren tratamenduekin batera.

► Zahartzaroko Psikologia: Bizitzako azken maila honetan dauden aldaketa fisiko, psikologiko eta sozialak ezagutu, hauei nola aurre egin ikasiz.

Enpresa

► Taldearen Gidatzea eta Koordinazioa: Taldean ondo lan egiteko komunikazio teknikak eta modu egokian bideratzeko behar diren tresnak ikasi.

► Buruzagitza Adimen Emozionala: Adimen emozionala garatu taldea hobeto gidatzen lagunduko duten baliabideak lortuz.

► Taldeko Lana: Pertsona desberdinekin talde konpetitibo bat garatu, honen barruan gerta daitezkeen arazoak konpontzen jakinez, euren artean laguntzen diren bitartean.

► Erabaki Hartzea: Erabaki pertsonalak taldeko erabakia egiten ikasi, momentu bakoitzerako konponketa egokiena bilatuz.

► Negoziatzen Ikasi: Besteekin nola kooperatu edo lehiatzeko tresnak eta estrategiak ikasi.

► Berrikuntza eta Kreatibitatea: Etekina hobetzen ikasi kreatibitatearen bidez, azken hau landuz eta hezituz.